Eragiketak zatikiekin

Zatikiekin eragiketak egiten ikasi nahi al duzu? Oso erraza da, eta bizitzako egoera askotan lagunduko dizu.
Hasiko al gara?
Zatikiekin egindako eragiketak egiteko aholkua

Zatikiekin eragiketak egiteko, gomendagarria da (ez nahitaezkoa) zatikiak sinplifikatzea. Horrela, eragiketak errazagoak izango dira. Hasieran sinplifikatzen ez badira, azken emaitza sinplifikatu beharko da.
Zatikien arteko batuketak eta kenketak

Zatikien arteko batuketa edo kenketa egin ahal izateko, zatikiek izendatzaile berdina izan behar dute.
Bi kasu izan ditzakegu:
Izendatzaile berdina duten zatikien arteko batuketa edo kenketa
Batuketako edo kenketako zatikiek izendatzaile berdina badute, emaitzaren izendatzailea horixe bera izango da, eta zenbakitzailea, berriz, zatikien zenbakitzaileen arteko batuketa edo kenketa.

Izendatzaile desberdina duten zatikien arteko batuketa edo kenketa
Kasu honetan, zatiki guztiek izendatzaile berdina izatea lortu behar dugu, eta, horretarako, izendatzaile komuna kalkulatuko dugu.
Zatiki guztiek izendatzaile berdina dutenean, aurreko kasuko eragiketa bera egingo dugu. Hau da, zenbakitzaileen arteko batuketa edo kenketa egingo dugu, izendatzaile berdina jarrita.

Zatikien biderketa
Bi zatikiren edo gehiagoren arteko biderketa “lerroan” egiten da. Hau da, lehenengo zatikiaren zenbakitzailea bider bigarren zatikiaren zenbakitzailea, eta, lehenengo zatikiaren izendatzailea bider bigarren zatikiaren izendatzailea.

Terminoen arteko biderketa kalkulatu gabe idaztea komeni da, zenbakitzailearen terminoak izendatzailearen terminoekin sinplifikatu ahal izateko.

Zatikien arteko zatiketa
Biderketa gurutzatua egiten da. Beraz, emaitza lehenengo zatikiaren eta bigarrenaren alderantzizkoaren arteko biderkadura da.

Terminoen arteko biderketa kalkulatu gabe idaztea komeni da, zenbakitzailearen terminoak izendatzailearen terminoekin sinplifikatu ahal izateko.



Saiatu zu orain
Eragiketak zatikiekin


