Adierazi
Aditzera eman, jakinarazi.
Aholku
Egin behar denari buruz ematen edo hartzen den iritzia.
Arau
Zerbait nola egin behar den adierazten duen argibidea.
Atzizki
Hitzaren bukaeran ezartzen den morfema.
Batuketa
Zenbait kopuru batzeko eragiketa.
Biderkadura
Biderketaren emaitza.
Biderketa
Oinarrizko eragiketetako bat, a eta b zenbakien edo atalen bidez beste bat lortzea helburu duena, a bere buruarekin b aldiz batuz.
Egusenti
Eguna argitzen hasten den unea.
Eztabaidatu
Eztabaidan aritu edo jardun.
Halaber
Era berean.
Herentzia
Oinordekotza; oinordekotzan hartzen edo ematen diren ondasunak.
Hondar
Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza.
Iruzur
Onura edo probetxu bat lortzeko helburua duen engainu edo azpikeria, bereziki legeak zigortzen duena.
Itsasoratu
Itsasontzia itsasora irten.
Izendatzaile
Zatikietan marraren azpian idazten den zenbakia
Kar-kar-kar
Barre-algararen onomatopeia.
Kenketa
Kopuru bati beste bat kentzean datzan eragiketa.
Osotasun
Zerbaiten osagaien edo zatien bilketa osoa.
Salbuespen
Kideko guztiei dagokien arau batetik at gelditzen den gauza edo gertaera.
Urrats
Mailaka edo zatika egiten den zerbaiten zati bakoitza.
Zatidura
Zatiketaren emaitza.
Zatiki
Bi zenbaki osoren arteko zatiduraren adierazpena.
Zatiki baliokide
Balio bera duena.
Zatitzaile
Zatiketan, zatikizun izenekoa zatitzen duen zenbakia.
Zenbaki osoak
Zenbaki arruntak (0, 1, 2, 3,…), beren aurkakoekin batera (-1, -2, -3,…) dira.
Zenbakitzaile
Zatikietan, marraren gainean idazten den zenbakia