Zatikien baliokideak

Sua, Barre jauna! Zer gertatzen zaizue?

 

Munduko lagunik onenak zarete eta. Zergatik ari zarete eztabaidatzen?

 

Ulertu dut, altxorraren zuen zatia banatu nahi duzue eta ez zarete ados jartzen.

 

Zatiki baliokideak zer diren azalduko dizuet. Edozer gauza zati berdinetan banatzen lagunduko dizue.

Definizioa

Zatiki baliokideak kantitate bera adierazten duten zatikiak dira, zenbakitzaile eta izendatzaile desberdinak badituzte ere.

 

Ikusten duzuenez, hiru zatiki hauek balio bera dute.

 

Beraz, zatiki baliokideak erabiltzen badituzue, egon ziur guztiok altxorraren zati berdina eramango duzuela.

Anplifikazioa eta sinplifikazioa

Ene, nolako arazoa! Pizza zati berdinetan banatu nahi duzue, baina ez dakizue nola egin.

 

Jada zatikatuta dagoen osotasun bat zati gehiagotan edo gutxiagotan zatitu nahi baduzue, anplifikazioa edo sinplifikazioa erabil dezakezue.

 

Zatiki bat anplifikatzen badugu, zatiki baliokidea lortuko dugu, baina zenbakitzaile eta izendatzaile handiagoekin.

 

Zatikia anplifikatzeko, zenbakitzailea eta izendatzailea zenbaki berberaz biderkatu behar dira.

 

Zatiki bat sinplifikatzen badugu, zatiki baliokidea lortuko dugu, baina zenbakitzaile eta izendatzaile txikiagoekin.

 

Zatikia sinplifikatzeko, zenbakitzailea eta izendatzailea zenbaki berberaz zatitu behar dira. Gehiago sinplifika ezin daitekeen zatikiari zatiki sinplifikaezina esaten zaio.

Nola egiaztatu bi zatiki baliokideak diren

Biok altxor-kantitate berdina hartu duzuela egiaztatzeko modua azalduko dizuet.

Bi zatiki baliokideak direla egiaztatzeko 3 metodo erabil daitezke.

 

Zatiketa

 

Zatiki bakoitzaren zenbakien arteko zatiketa eginda, emaitza berbera lortzen dela egiaztatuko dugu.

Biderketa gurutzatua

 

Bi zatikien zenbakiak gurutzatuta biderkatuz.

Bi zatikiak sinplifikatzea

 

Bi zatikiak sinplifikatuko ditugu, bakoitzaren zatiki sinplifikaezina lortu arte. Zatiki sinplifikaezin berbera dela egiaztatuko dugu.

 

Pozgarria da zuen arteko arazoa konpontzen lagundu izana. Bihar ikusiko dugu elkar, itsasontzian. Ez ahaztu egunsentian itsasoratuko garela.

Saiatu zu orain

Saiatu zu orain

21/9

Anplifikazioa edo sinplifikazioa?

24/16

Anplifikazioa edo sinplifikazioa?

16/20

Anplifikazioa edo sinplifikazioa?

1/2

Anplifikazioa edo sinplifikazioa?