Zatikien arteko konparazioa

Hau Lasai da, itsasontziko maskota.

 

Txakur eme azkarra da. Zatikiak konparatzeko gai da, eta badaki horien artean zein den handiena eta zein txikiena.

 

Ikusi nahi al duzu? Lehenengo, zatikiak konparatzen irakatsiko dizut eta, horrela, Lasai zuzen ala oker dabilen jakingo duzu.

Zatikien arteko konparazioa (1)

Zatikien arteko konparazio batzuk oso errazak dira.

 

-Zatiki positibo bat eta zatiki negatibo bat konparatzea.

 

Zatiki bat positiboa bada eta bestea negatiboa, positiboa beti da negatiboa baino handiagoa.

 

-Zatiki propio bat eta zatiki inpropio bat konparatzea.

 

Zatiki inpropioa beti da propioa baino handiagoa.

Zatikien arteko konparazioa (2)

Beste konparazio batzuk, zailagoak ematen duten arren, erraz ulertzen dira adibideak ikusita.

 

Has gaitezen!

 

Izendatzaile berdina duten zatikiak

 

Izendatzaile berdina duten bi zatiki edo gehiago konparatzeko, zenbakitzaileari erreparatuko diogu.

 

Zenbakitzailerik handiena duen zatikia izango da handiena. Halaber, zenbakitzailerik txikiena duen zatikia izango da txikiena.

 

Zenbakitzaile berdina duten zatikiak

 

Zenbakitzaile berdina duten zatikiak konparatzeko, izendatzaileari erreparatuko diogu. Izendatzailerik txikiena duen zatikia izango da handiena. Halaber, izendatzailerik handiena duen zatikia izango da txikiena.

Zatikien arteko konparazioa (3)

Zenbakitzaile eta izendatzaile desberdinak dituzten zatikiak

 

Zenbakitzaile eta izendatzaile desberdinak dituzten zatikiak konparatzeko, izendatzaile komuna duten zatiki baliokideak aurkitu beharko ditugu.

 

Izendatzaile berdina duten zatikiak ditugunean, zenbakitzaileak konparatu eta kito, ez dugu beste ezer egin behar.

 

Zenbakitzailea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da zatikiaren balioa, eta alderantziz. Hortik aurrera, eragiketak egin ditzakegu, izendatzaile berdina duten zatikien kasuan bezala.

Saiatu zu orain

Saiatu zu orain

Zatikien arteko Konparazioa

1/5

4/3

7/3

9/5

3/6

23/12

Zatiki propioa eta inpropioa

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?

Zatiki propioa edo inpropioa?