Zatikien kontzeptua

Kaixo, Leire. Nora zoaz?
Leire tripulazioko marinel gaztea da, marinel gaztea, eta zatikiak kalkulatzen ikasi nahi du, altxorra banatzean inork iruzur egin ez diezaion.
Itxaron, zatikiak ulertzen lagunduko dizuten kontzeptu batzuk azalduko dizkizut.
Definizioia

Zatikiak oso garrantzitsuak dira, zerbait zati berdinetan zatitzeko aukera ematen digutelako. Gainera, zatikiak baliagarriak dira pizza bat lagunen artean banatzeko edo herentzia batetik zenbat diru dagokizun jakiteko.
Zati berdinetan zatitu daitekeen guztia zatiki gisa adieraz daiteke.
Zatikiaren osagaiak
Matematikan, zatikia bi zenbakirekin adierazten da: zenbaki bat bestearen gainean dago idatzita, bien artean marra horizontal bat dutela. Marraren gaineko zenbakia zenbakitzailea da eta azpikoa, berriz, izendatzailea.


Zatiki-motak
Bi motatako zatikiak daude: zatiki propioak eta zatiki inpropioak.
Egia esan, izen arraro samarra dute, baina oso erraza da bata eta bestea bereiztea:
Zatiki propioa
Zatikia propioa da zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa denean.
Zatiki inpropioa
Zatikia inpropioa da zenbakitzailea izendatzailea baino handiagoa denean.
Zenbaki mistoa
Eta badira zenbaki mistoak ere.
Zenbaki oso batek eta zatiki batek osatzen dute zenbaki mistoa.
Zatikia zenbaki misto bihurtzeko, lehenengo osoko zatia idazten da eta jarraian unitatea baino txikiagoa den zatia.
Gogoratu
Zatikien artean, zatiki inpropioak bakarrik bihur daitezke zenbaki misto. Izan ere, zatiki propioak unitatea baino txikiagoak dira, zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa delako. Beraz, ez dute osoko zatirik eta ezin dira zenbaki misto bihurtu.

Zatiki bat zenbaki misto bihurtzea
Nola bihurtzen da zatiki bat zenbaki misto?
Horretarako, urrats hauek eman behar dituzu:
– Zatitu zatikiaren zenbakitzailea izendatzaileaz.
– Zatidura izango da zenbaki mistoaren osoko zenbakia.
– Era berean, zatiketaren hondarra izango da zatikiaren zenbakitzailea.
– Zatiketaren zatitzailea, berriz, zatikiaren izendatzailea izango da.


Zatikien adierazpen grafikoa
Propioak
Figura bat marraztuko dugu, eta berdin-berdinak diren zatietan zatituko dugu, izendatzaileak adierazten duen zati-kopurua kontuan hartuta. Zenbakitzaileak adierazten dituen zatiak margotu egingo ditugu.
Inpropioak
Zatiki propioetan erabiltzen den prozesu bera jarraituko dugu, baina kasu honetan figura bat baino gehiago marraztu beharko dugu zenbakitzaileak adierazten dituen zati guztiak margotzeko.

Zatikiak irakurtzeko modua
Zatikiak ahoz edo idatziz adierazteko, “noren” kasuaren atzizkiak erabiltzen dira.
Zatikiak irakurtzea oso erraza da. Zatiki guztiak zenbakitzailearen eta izendatzailearen arabera irakurtzen dira.
Zenbakitzailea=1
Zenbakitzailea≠1
Zenbakitzailea bat bada, izendatzailea gehi -(r)en atzizkia bakarrik irakurtzen da.
Arau horrek salbuespen bakarra du:
Eta bi kasu irregular.

Zenbakitzailea ez bada bat zenbakia, lehenengo zenbakitzailea irakurtzen da, atzizkirik gabe, eta, ondoren, izendatzailea gehi -(r)en atzizkia:
Arau horrek salbuespen bakarra du:
Eta bi kasu irregular.

