Zatikiak
Azkenean aurkitu zaitut, SAM. Ikusten dut kezkatuta zaudela, altxorraren zer zati dagokizun jakin nahi duzulako. Ez kezkatu, lagundu egingo dizut.
Aplikatu zatikiak kantitateei
Zatikiak kantitateei aplikatzen zaizkie. Adibidez, urrezko 1.000 txanponetatik bi bosten zuretzat izango badira, honela adieraziko dugu:
Zuri dagokizun zenbatekoa bi urratsetan kalkulatzen da.
Lehenengo urratsa: zenbaki osoa zatikiaren izendatzaileaz zatitu behar da.
Bigarren urratsa: emaitza hori zatikiaren zenbakitzaileaz biderkatu behar da.
Horrela, zure zatia urrezko 400 txanpon direla dakizu.